dimentsioa

Laborategia

Etxeko Barrita Energetikoak

Kirol Nutrizioa Ekana Zentroan Nahia Zeziagaren eskutik, entrenamendu pertsonalizatua

Egiteko erraza eta azkarra, zaporez goxoa, eramateko erosoa eta beharrezko energia emango diguna!
Nahia Zeziaga

Mendi buelta luzeak ematera zoaztenetan, zer eramaten duzue jateko?
Egia esan, aukeratzen hasiko bagina, eramateko mila aukera egokirekin topo egingo genuke merkatuan. Baina gertatzen dena da, askotan nahiz eta momentu horretan behar dugun energia ematen digun produktu baten aurrean egon, ez direla motxilan eramateko erosoak izaten.
Hori dela eta, hau da gure gaurko proposamena! Egiteko erraza eta azkarra, zaporez goxoa, eramateko erosoa eta beharrezko energia emango diguna!

Osagaiak (8-10 barritarako):

  • 8 datil (medjoul motakoak)
  • Intxaur eskukada bat
  • Almendra eskukada bat
  • Anakardo eskukada bat
  • Txokolate beltz ontza bat

Nola egin?

  1. Datilei hezurra kendu ostean eta fruitu lehorrak zuritu ostean, dena irabiagailu batean sartuko dugu.
  2. Potentzia baxuan dena irabiatzen hasiko gara eta kontu handia izango dugu guztiz ez birrintzeko, fruitu lehorren zatiak gelditzea interesatzen zaigulako.
  3. Azkenik, batez ere datilak ondo txikituta daudenean, irabiagailutik atera eta forma ematen hasiko gara. Datilen ehundurak, barrita forma ematea ahalbidetuko digu.
  4. Prest! Momentuan jaten ez duguna hozkailuan edo izozkailuan gorde dezakegu hurrengo irteerara eramateko!

 

Kirol Nutrizioa Ekana Zentroan Nahia Zeziagaren eskutik, entrenamendu pertsonalizatua
Kirol Nutrizioa Nahia Zeziagarekin, Ekana Zentroan
Ezagutu dimentsioa

Gure ekitaldietan parte hartu nahi duzu?