dimentsioa

Agenda

Gazte KZK Udako Kanpusa

Gazte KZK Udako Kanpusa Ekana

Ekanako taldeak antolatutako 6 astetako Udako kanpusa. Jarduera Fisiko gidatu ezberdinez (Running, Trail Running, mendi irteera, indar saioak, HIIT saioak) osatuta egongo da, astero aldatzen joango direnak eta hauek aurrera eramateko, Intxaurrondoko Gaztegunea eta ingurune naturalaz baliatuko gara. Jarduera guztietan izena emateko aukera egongo da astetik astera edota gehien interesatzen zaigunetara modu soltean (Aste bakoitzaren linkean sartuta apunta zaitezke jarduera ezberdinetan).

  1. Astea: 2022/06/28 Running irteera eta 2022/06/30 Mendi irteera. Apuntatzeko linka.
  2. Astea: 2022/07/05 Running irteera eta 2022/07/07 Indar eta HIIT saioa (2 maila). Apuntatzeko linka.
  3. Astea: 2022/07/12 Running irteera eta 2022/07/14 Trail Running irteera. Apuntatzeko linka.
  4. Astea: 2022/07/19 Running irteera eta 2022/07/21  Indar eta HIIT saioa (2 maila). Apuntatzeko linka.
  5. Astea: 2022/07/26 Running irteera eta 2022/07/28 Trail Running irteera. Apuntatzeko linka.
  6. Astea: 2022/08/02 Running irteera eta 2022/08/04 Indar eta HIIT saioa (2 maila). Apuntatzeko linka.

Nori zuzendua: 16-25 urte bitarteko herritarrek preferentzia izango dute, dena dela, nagusiagoa bazara, izena eman eta email bitartez konfirmatuko dizugu aste bitartean aukerarik dagoen edo ez.

 

Agendaren datuak

Irteera: Intxaurrondo, Laubideta kalea 6. Durango. (Gaztegunea)

Eguna: ekaina 28, Asteartea (2022)

Hasiera ordua: 10:00

Kontaktu emaila: kzk@ekana.es

Kontaktu telefonoa: 688727038

Prezioa: Dohanik da

Oharrak:

Apuntatzeko beharrezkoa izango da aste bakoitzeko formularioa betetzea eta bertan zein jardueretan parte hartu nahi duzun adieraztea.
Ezagutu dimentsioa

Gure ekitaldietan parte hartu nahi duzu?