dimentsioa

Agenda

I. Ekana Klasikoa

Ekana Klasikoa Durango Ciclismo

Jada gurekin daukagu Ekanak antolatutako lehenengo txirrindularitza jardunaldia.

Durangotik urten, Bizkaiko Begiratokia igo eta Markinatik pasatuta, Lekeitiora helduko gara. Bertatik, Ibarrangelura doan bide gorabeheratsua hartu eta Akordan geldialdia izango dogu, indarrak betetzeko hamaiketako ederra! Behin Akordatik bajatuta, itzulera abiatuko dogu, Gernika, Ajangiz, Mendata eta Urrutxua, Montecalvo jaitsi eta Durangora heltzeko. Bukaera Tabira Etxean izango da, non jatekoaz eda edatekoaz aparte, hainbat sorpresa eta opari egongo diren.

 

Eguneko agenda:

  1. 08:15 gel eta barrita banaketa Ekana Zentroan.
  2. 08:30 irteera.
  3. 65.km-an STRAVA segmentua “Ekana Klasikoa Akordako pareta”.
  4. 106.km-an helmuga eta festa.

Zerbitzuak:

  1. Eguneko istripu asegurua.
  2. Asistentzia mekanikoa furgonetarekin.
  3. Argazkilaria.
  4. Gelak eta barritak.
  5. Hamaiketakoa eta amaierako luntxa.

Irteera 50 pertsonara murriztuta egongo da, 28€ko prezioarekin. Izen ematea instagrametik edo gurekin kontaktuan jarrita izan daiteke.

Udako egun zoragarri hau lagun artean pasatzera gonbidatzen zaituegu. Animatu!

 

 

Agendaren datuak

Irteera: Ekana Zentroa, Montevideo Etorbidea 5C, Durango.

Eguna: uztaila 9, Larunbata (2022)

Hasiera ordua: 08:15

Kontaktu emaila: kzk@ekana.es

Kontaktu telefonoa: 688727038

Prezioa: 28 €

Oharrak:

Izena emateko instagrametik mezu bidez edo telefonoz Ekana Zentroarekin zuzenean kontaktuan jarrita.
Ezagutu dimentsioa

Gure ekitaldietan parte hartu nahi duzu?