Aktualitatea

Maiatza, Kirolarekin eta Jarduera Fisikoarekin asetzeko hilabetea!

Ekana Klasikoa Ciclismo

2023 honetan Ekanak, egitasmo berria eskeiniko du KZK proiektuaren barnean.

Maiatzeko hilabete osoa eta Ekaineko lehenengo egunak baliatuko dira, herritarrei Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zientzia eta Kultura transmititzeko. Ekitaldi estatiko zein dinamikoak antolatu dira eta esparru ezberdinetako profesional zein kirolari ezberdinez baliatuko gara.

Agenda oraindik guztiz zehaztu gabe dago baina hauek dira orainarte antolatutako ekintzak:

– Maiatzak 14 Gasteizen “Maratón Martín Fiz” lasterketa ospatuko da. Bertan 10k eta 21k disziplinak izango ditugu helburu Ekanako atletek. Bertara gerturatuko gara eta aurreko asteetan Km Ekana-ko entrenamendu saioekin landutakoa erakutsiko dugu.

– Ostegunero hitzaldi bat izango dugu Ekana zentroan, aurtengo gaia “Kirol Lesioak”:

  • . Maiatzak 4: Maila ezberdinetako Kirolari ezberdinen bizipenak.
  • . Maiatzak 11: Errehabilitazioa eta erreadaptazioa. Niko Capelastegui.
  • . Maiatzak 18:  Kirol Odontologia. Garazi Sampedro eta Begoña Gomez.
  • . Maiatzak 25: Kirol Psikologia. Aitor Fontanes.
  • . Ekainak 1: Kirol Nutrizioa.

– Maiatzak 7an Yoga jardunaldia Marina Estankonaren eskutik.

– Maiatzak 20an BTT irteera, eskualdeko inguruetatik barrena.

Mendialdiak: Ekainaren 3an, Amaia Larruzeak abentura berri honetan murgilduko gaitu. Naturaz gozatzeko eta ikasteko aukera paregabea. Durangon hasi eta bukatuko den mendi ibilaldia. Kirol eta Jarduera Fisikoaren hilabeteari amaiera emango dion festa.

– Honetaz gain, hilabetean zehar, Euskal Pilotaren eta Atletismoaren egoera aztertuko dituzten bi elkarrizketa aurkeztuko dira, bertan kirolari eta sektore honetako profesionalek parte hartuko dutelarik.

Animatu eta parte hartu!

Ezagutu dimentsioa

Gure ekitaldietan parte hartu nahi duzu?